Nor Gara

Instituto Alavés de la Naturaleza-Arabako Natur Institutua (IAN-ANI) kultura- eta zientzia-elkartea da, irabazasmorik gabekoa; 1988an sortu zen legez (elkarteen erroldan: A/1287/88), 1973tik jadanik Agrupación para el Estudio y Protección de la Naturaleza en Álava (AEPNA) baldin bazegoen ere, horren aitzindari zuzena. 1997ko martxoan, gainera, gure elkarteak onura publikorako adierazpena jaso zuen.

Bere estatutuetan adierazten den bezala, elkartearen xedeak honako hauek dira:

1.- Ingurumena ikertu eta ezagutu, bai alderdi puruan bai aplikatuan.

2.- Aurreko ezagupenak eta ikerketetan lortutako emaitzak zabaldu.

3.- Ondasun naturala babestu eta bere hartan gorde, ahal den neurrian horretarako ahalmena duten erakundeekin elkarlanean arituz baliabide naturalen zentzuzko erabilera ahalbidetzeko.

Urte hauetan guztietan zehar, elkarteak burutu dituen ekintzek gero eta jende gehiago bereganatzeko balio izan dute: une honetan 120 bazkidetik gora gaude.

Institutuak lehenesten duen estudio- eta ikerlan-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa da, Arabako Lurralde Historikoan arreta berezia ipiniz.

Adierazi ditugun xede horiek betetzeko orduan, ikerlan zientifiko ugari burutu dira; besteak beste, honako hauek:

  • Ingurumenaren hainbat alderdiri buruzko landa- eta laborategi-lanak (geologia, paleontologia, botanika eta zoologia).

  • Institutuaren iker-esparruari dagozkion gaietan administrazio publikoei aholkularitza ematea.

  • Bestelako elkarte eta erakundeekin koordinazioa eta elkartrukea ziurtatzea.

  • Fondo eta bilduma zientifikoen kontserbazioa, zabalkundea, hobekuntza eta estudioa.

Era berean, askotxo izan dira burutu izan diren zabalkunderako ekintzak:

  • Ikastaroak eta jardunaldiak: naturaren ezagupenean eta interpretazioan interesa duen entzulego zabalari zuzendutakoak: ur-lehorrekoen eta intsektuen ikastarotxoak, ibilaldi botanikoak, txoriei buruzko azalpenak…

  • Hitzaldiak eta prestakuntza-jarduerak: ANIko bazkideek Euskal Herriko hainbat tokitan, bereziki Araban, emanak edota antolatuak.

  • Erakusketak: Natura-zientziei buruzko erakusketen diseinua eta mamikuntza.

  • Jendearekiko arreta: laginen identifikazioa, aholkularitza teknikoa eta zientifikoa…

Azkenik, Institutuak hainbat kontserbazio-kanpaina sustatu ditu, biodibertsitateari begirako planei, proiektuei edo ekintza kaltegarriei buruzko iritziak emanez eta txosten teknikoen bidez ekarpenak eginez.

Ahalegin horien guztien emaitzak islatzen dira, gainera, Institutuaren bazkideek, autore zein lankide nagusi gisa, parte hartu duten berrogeita hamarretik gorako eta era guztietako argitalpenetan .

El Instituto Alavés de la Naturaleza-Arabako Natur Institutua (IAN-ANI) es una asociación cultural y científica, de carácter no lucrativo cuyos fines son: El estudio y conocimiento del medio natural;La divulgación de sus conocimientos y resultados de las investigaciones realizadas; La protección y conservación del patrimonio natural.